Webgune

Wikipedia webgunearen ingelesezko bertsioaren azala, Mozilla Firefox nabigatzaile eta Ubuntu Linux sistema eragilea erabiliz.

Webgune bat Interneten HTTP protokoloaren bitartez eskuragarri dagoen fitxategi eta web orrien bilduma bat da. Orri sorta horrek gai bat garatzea, zerbitzu batzuk ematea edota orriaren inguruko informazioa eskaintzea ditu helburu.

Publikoak diren webgune guztiek World Wide Web izeneko informazio sarea osatzen dute.

Webgune batean, orri nagusia izeneko URL baten bidez egiten da sarbidea, normalean zerbitzari fisiko berean kokatuta dagoena. URLak orri guztiak hierarkizaturik. Hala ere, beraien arteko hiperestekek egitura orokorra nola hautematen eta web-trafikoak gune bakoitzaren artean nola mugitzen diren kontrolatzen dute.

Webgune batzuek harpidetza eskatzen dute, gune horietako eduki batzuetara edo guztietara iristeko. Harpidetza behar duten guneetako adibide batzuk Interneteko pornografia, albisteen webgune askoko zatiak, jokoen guneak, foroak, Weban oinarritutako posta elektronikoen zerbitzua keta burtsa eta eguraldiari buruzko informazioa errazten dituzten guneak dira horietako batzuk.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search