Burtsa (merkatua)

Artikulu hau akzioak salerosteko mekartuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Burtsa (argipena)».
Brokerrak, New Yorkeko burtsan.

Burtsa prezioak finkatzen dituen merkatu antolatu bat da: hor, akzioak eta beste finantza aktiboak, lehengaiak eta beste produktu batzuk, dibisak eta horiei buruzko kontratu eta produktu deribatuak saldu eta erosten dira, bitartekarien bitartez.

Finantza aktiboak saldu eta erosi egiten diren burtsari balore-burtsa deitzen zaio; dibisen trukaneurria finkatzen den merkatua, berriz, dibisa-merkatua da. Saldu eta erosteko gune gisa, finantza aktiboei dagokienean, enpresak eta inbertitzaileak harremanetan jartzen ditu, eta horrela enpresei finantza baliabideak eskaini eta aurrezleei euren aurrezkiak inbertitzeko aukera ematen die. Hala ere, espekulazio gune ere izan da historian, inbertitzaileek euren aktiboak merke erosi eta garesti salduta, irabazi handiak eskuratuz eta diru-gosez burbuilak sortuz, azkenean lehertu eta krisialdi ekonomikoak sorrarazteko.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search