DeepMind

DeepMind
Datuak
Izen ofiziala
DeepMind Technologies Limited
Motafiliala eta negozioa
Jarduera sektoreaadimen artifiziala
HerrialdeaErresuma Batua
Jarduera
Enplegatuak1.000
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Legezko formafilial
JabeaGoogle eta Alphabet Inc.
Historia
Sorrera2010
Sortzailea
SorlekuaLondres
webgune ofiziala
Twitter: DeepMindAI Instagram: googledeepmind LinkedIn: googledeepmind Youtube: UCP7jMXSY2xbc3KCAE0MHQ-A GitHub: google-deepmind Edit the value on Wikidata

Google DeepMind adimen artifiziala lantzen duen konpainia ingeles bat da. 2010ean DeepMind Technologies izenpean sortu zen, 2014ean ordea, Googlek konpainia erostea lortu zuen.

Konpainiak bere esparruan egin dituen aurrerapenen artean, aipatzekoa da bideo-jokoetara jolasten ikasteko gai den neurona-sare bat sortzea lortu duela, sare hau, gizakiek bideo-jokoetara jolasten ikasteko erabiltzen duten metodoa imitatzen saiatzen da.[1] Bestalde,''Neural Turing'' makina bat sortzea lortu du, neurona-sare honek kanpo-memoria batera sartezko gaitasuna eduki dezake, Turingen makina arrunt batek bezala, beste hitz batzuetan esanda, giza garunaren epe laburrerako memoria imitatzeko gai den makina bat da.[2]

2016. urtean konpainiak ospea dastatu zuen, beraiek garatutako AlphaGo programak, lehen aldiz historian, Go jokalari profesional bat garaitu baitzuen. 2017. urtean ordea, programa berdinak, Ke Jie, munduko Go jokalaririk onena garaitzea lortu zuen,[3] berri hau oso garrantzitsua izan zen adimen artifizialaren garapenak aurrerapauso handia eman zuela ikusi zelako.

  1. «The Last AI Breakthrough DeepMind Made Before Google Bought It». The Physics arXiv Blog. 2018ko urtarrilaren 13an ikuskatua.
  2. Best of 2014: Google's Secretive DeepMind Startup Unveils a "Neural Turing Machine", MIT Technology Review
  3. «Première défaite d’un professionnel du go contre une intelligence artificielle». Le Monde. 2018ko urtarrilaren 13an ikuskatua.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search