TikTok

 TikTok
Jatorria
Sorrera-urtea2016
Argitaratze-data2016
Ezaugarriak
Hizkuntzaeleaniztuna eta ingelesa
Egile-eskubideakcopyrightduna
Lizentzializentzia jabedun
Deskribapena
OinarrituaDouyin (en) Itzuli
Ekoizpena
GaratzaileaBeijing Microbroadcast Vision Technology (en) Itzuli
Historia
Gertaera nabarmenakZentsura
blokeatu
access restriction (en) Itzuli
deskarga digitala

access restriction (en) Itzuli
Jasotako sariak

tiktok.com
Facebook: tiktok Twitter: tiktok_us Instagram: tiktok VK: tiktok_russia LinkedIn: tiktok Youtube: UChPd_WHrv3O-XAXXHLixs7g TikTok: tiktok Edit the value on Wikidata

TikTok, Txinan Douyin izenaz ere ezaguna, bideo laburrak sortzeko eta partekatzeko iOS eta Android-erako app bat da. Iraupen laburreko bideoak (3 eta 60 segundu artekoak) egiteko erabiltzen da eta musika, animazioa eta bestelako efektu berezietarako aukera ematen du.[1] Liderra da Asian, AEBetan eta munduko beste hainbat tokitan.[2]

ByteDanceren jabetzakoa, Douyin izenaz merkaturatu zen Txinan 2016ko irailean.[3] Geroago, 2017an, TikTok iOS eta Android bidez merkaturatu zen Txinako Herri Errepublikatik kanpoko merkatu gehienetan. Mundu osora (AEBetara barne) 2018an iritsi zen, urte hartako abuztuaren 2an Musical.ly-rekin bat egin ondoren.[4] 2020ko apirilean bi mila milioi deskargatara iritsi zen, mundu osoko 154 herrialdetan dago eskuragarri, 75 hizkuntzatan.[5][6]

TikTokeko arrakastatsu handien artean, Aitana eta Paula Etxeberria ahizpa biki gipuzkoarrak daude: elkarrekin duten kontuak (Twin Melody) 14 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu sare horretan.[7][8]

  1. Parth. (2020-04-19). «Zer da TikTok?» TechPlugged.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-10-05). «LAS REDES BAILAN AL RITMO DE LOS VIBRANTES SONIDOS DE CHINA» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  3. (Ingelesez) «Is Douyin the Right Social Video Platform for Luxury Brands?» Jing Daily 2018-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  4. (Ingelesez) Alexander, Julia. (2018-11-15). «TikTok surges past 6M downloads in the US as celebrities join the app» The Verge (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  5. Chapple, Craig. «TikTok Crosses 2 Billion Downloads After Best Quarter For Any App Ever» Sensor Tower Blog (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  6. «Tik Tok supera los 2 mil millones de usuarios» RedUSERS 2020-04-30 (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  7. (Gaztelaniaz) Contenidos, D. N.. (2020-04-29). «'Twin Melody', las gemelas guipuzcoanas que arrasan en TikTok» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  8. (Ingelesez) «Twin Melody on TikTok» TikTok (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search