Politika zientzia

Zientzia politikoa edo politologia, gizartean politikaren teoria eta praktika, sistemak eta jokabide politikoak aztertzen dituen zientzia soziala da. Haren helburua da, errealitate politikoko gertakarien behaketatik abiatuta, funtzionamenduari buruzko ahalik eta azalpen zehatzenak ematea. Beste gizarte-zientzia batzuekin elkarreragiten du: zuzenbidearekin, ekonomiarekin eta soziologiarekin, besteak beste. Gizarte-zientzietako tresna metodologiko ugari erabiltzen ditu. Diziplinara hurbiltzeko aukera ezberdinen artean instituzionalismoa eta aukeraketa arrazionalaren teoria daude. Historikoki, filosofia politikoan izan du jatorria, baina ezinbestekoa da filosofia politikotik bereiztea.[1]

  1. Vallès, Josep M.. (2006). Ciencia política : una introducción. (5a. ed. act. argitaraldia) Ariel ISBN 978-84-344-1824-0. PMC 433965268. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search