ITunes

iTunes multimedia edukien denda eta multimedia erreproduzigailu bat da, Applek iPodak, iPhoneak eta iPadak erreproduzitu, antolatu eta sinkronizatzeko eta musika erosteko garatua. Mac OS X, Windows 2000, Windows XP, Windows Vista eta Windows 7 sistema eragileetan oinarritutako ordenagailuekin bateragarria da. iTunesen lehen bertsioetako batzuek Mac OS 9rekin ere funtzionatzen zuten.

SoundJam MPan —MP3rako aplikazio ospetsu batean— oinarritutako sistema da iTunes eta Casady & Green konpainiak sortu zuen. Applek SoundJam MPren eskubideak erosi zituen eta laster estreinatu zuen iTunesen lehen bertsioa, SoundJam MPren oso antzekoa zena. 2011ko abenduaren 13an denda Latinoamerikako 16 herrialdetan merkaturatu zen, horien artean Argentina, Brasil, Kolonbia, Txile eta Peru.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search