Hardware

Ordenagailu baten hardware tipikoa.
1. Monitorea
2. Txartel nagusia
3. PUZ
4. RAM memoria
5. Hedatze txartela
6. Elikadura-iturria
7. Disko optikoa
8. Disko gogorra
9. Teklatua
10. Sagua

Hardwarea NAF[ˈhɑːdˌwɛə] edo NAF[ˈhɑɹdˌwɛɚ] ordenagailu baten zati fisiko eta ukigarriei dagokie, bere osagai elektriko, elektroniko, elektromekaniko eta mekanikoak; softwarearen kontrakoa, izan ere, honek osagai ukiezinei egiten baitie erreferentzia. Hitz hau ingelesetik eratorria da. Hala ere, termino honek ez du nahitaez ordenagailu bati erreferentzia egin behar, nahiz eta ohikoena izan, robot batek ere hardwarea dauka (baita softwarea ere).

Informatikako arloan, ordenagailu baten periferikoei aplikatzen zaie, disko gogor, CD-ROM edo diskete-unitateei (floppy) esate baterako. Hardwarea osatzen duten multzoan eragile elektroniko eta elektromekanikoak, zirkuituak, kableak, kutxak, edozein motako periferikoak eta bestelako elementu fisikoak ere sartzen dira. Hardware batek elementu fisiko (ukitu egin daitezkeenak) guztiei egiten die erreferentzia, ordenagailu pertsonal baten kasuan honako hauek izango lirateke: Disko unitatea, monitorea, teklatua, plaka base edo txartel nagusia, mikroprozesadorea, kabinetea, memoriak, e.a. Bestaldetik, softwarea elementu ukiezina da, informazio, ideia, kontzeptu, sinbolo bezala existitzen dena; ordenagailu baten “zati inmateriala” dela esan daiteke. Liburu batekiko metafora bat egiten badugu, tapak, orrialdeak eta tinta hardwareari dagozkie, hitzen, esaldien eta paragrafoen eduki edo informazioa softwareari legozkieke.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search