Linux

 Linux
Jatorria
Sortzailea(k)Linus Torvalds eta Richard Stallman
Banatze bideabanaketa digital, diskete, CD-ROM (en) Itzuli eta DVD-ROM
Honen izena daramaLinux kernel (en) Itzuli, Linus Torvalds eta Unix
Ezaugarriak
EuskarriaDEC Alpha, x86 (en) Itzuli, x86-64 (en) Itzuli, ARM arkitektura, PowerPC (en) Itzuli, RISC-V eta MIPS architecture (en) Itzuli
Programazio-lengoaiaC, Mihiztadura-lengoaia eta Rust
Deskribapena
OinarrituaLinux kernel (en) Itzuli
GNU Project (en) Itzuli
Honen eragina jaso duMINIX (en) Itzuli eta Unix
MaskotaTuxa eta Ñua
kernel.org

Linux ordenagailurako nukleo[1] libre baten izena da. Software librearen nahiz kode irekizko garapenaren adibiderik entzutetsuena da. Beste alde batetik GNU/Linux deritzoguna dago, honek nukleoari eta bere aplikazioei egiten die erreferentzia eta hau da izen egokia sistema eragile osorako.[2]

"Linux" hitza zehazki Linux nukleoari dagokio, baina ohikoa da oro har sistema eragileari buruz hitz egitean erabiltzea, nahiz eta GNU/Linux izena egokiagoa den. Unix antzeko sistema eragilea da, bi osagai nagusirekin, Linus Torvaldsek idatzitako Linux muina batetik, eta GNU liburutegi eta tresnak bestetik. Beste hainbat programa (web zerbitzariak, programazio lengoaiak, datu-baseak, GNOME edo KDE bezalako Mahaigain inguruneak eta LibreOffice bezalako bulegotika-suiteak) barne hartzen dituzten Linux banaketa osoei buruz hitz egitean ere maiz erabiltzen da terminoa.

GNU/Linux sistema eragileak hainbat distribuzio edo banaketa ditu, adibidez: Ubuntu (Linux banaketa ezagunena), Linux Mint (Linux banaketa erabilienetako bat), Slackware (aktiboan dagoen linux banaketarik zaharrena), Debian [3] (guztiz askea dena), OpenSuSE (SuSEren bertsio askea), eta "SuSE" (bertsio komertziala, ez guztiz askea), Mandriva [4](Free bertsioa guztiz askea, eta Powerpack, guztiz askea ez den bertsioa) , Fedora Core (Red Hat-en SE askea, euskaraz lokalizatzeko hobetsi den banaketetako bat[5]), Red Hat (enpresek eskaintzen duten GNU/Linuxetatik erabiliena), etab.

Distroen (distribuzioen edo banaketen) arteko desberdintasunak instalatzeko era, softwarea paketatzeko modua eta gutxi gehiago izan ohi da. Adibidez Mint oso erraza da instalatzeko Debianen aldean.

Hasiera batean programatzaile kartsu bakar batzuk garatu eta erabiltzen zuten arren, Linuxek IBM edo Hewlett Packard bezalako erraldoien laguntza bereganatu du, eta gainera milaka dira SE honetan lan egiten ari direnak boluntarioki, Unix sistemaren bertsio komertzial askoren gainetik, eta Microsoft Windows sistemak hainbat eremutan zuen nagusitasunari gogor eginez. Analisten esanetan, arrakasta hori Unix komertzialen ondoan Linuxek duen hardware kostu baxuari eta abiadura handiagoari zor zaio, hala nola Windowsen aldean duen segurtasun eta fidagarritasunari, eta orobat merkea izateaz gain enpresekiko independentea delako. Berezitasun hori kode irekizko garapen-ereduari zor zaiola diote. Linux sistema eragile nagusia da superkonputagailutan eta zerbitzari handitan.[6]

  1. http://www.kernel.org/
  2. Alegria, Iñaki.. (2008). Linux : sistemaren eta sarearen administrazioa. (2. argit. (Debian eta Ubuntu). argitaraldia) Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-178-5. PMC 863209419. (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  3. http://www.debian.org/
  4. https://web.archive.org/web/20150524002157/http://www.mandriva.com/en/
  5. https://web.archive.org/web/20160918212334/http://librezale.eus/2012/12/15/fedora-firebug-xnoise-razor-qt-cryptocat-eta-exelearning-euskaraz/
  6. SLU, Herritar Berri. (2015-03-13). «Munduko konputagailurik azkarrenak: txutxu-mutxuak» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search