Microsoft Windows

 Microsoft Windows
Jatorria
Sorrera-urtea1985
Argitaratze-data1985
Azken bertsioa10.0.22000.556
Honen izena daramawindow (en) Itzuli
Ezaugarriak
EuskarriaARM arkitektura, IA-64 (en) Itzuli, MIPS architecture (en) Itzuli, DEC Alpha, PowerPC (en) Itzuli eta x86 (en) Itzuli
Programazio-lengoaiaC, C++ eta Mihiztadura-lengoaia
Pakete kudeaketaWindows Installer (en) Itzuli eta Microsoft Store
GUI tresnakWindows Runtime (en) Itzuli, Windows API (en) Itzuli, .NET Framework, Universal Windows Platform (en) Itzuli, .NET Compact Framework (en) Itzuli, NET (en) Itzuli, Windows Forms (en) Itzuli eta Windows Presentation Foundation (en) Itzuli
Egile-eskubideakcopyrightduna
Lizentzializentzia jabedun
Ekoizpena
GaratzaileaMicrosoft

windows.com
Facebook: windows Twitter: Windows Youtube: UCVGOyzms_XJNk_DHqrffXCw Edit the value on Wikidata
kronologia
MS-DOS Microsoft Windows

Microsoft Windows —eskuarki Windows izen soilarekin deitua— sistema eragile komertzial bat da, ordenagailu pertsonal, zerbitzari, sistema txertatu eta antzinean telefono adimenduenetakoa, Microsoft enpresak komertzializatua. Lehen bertsioa 1985 urtean plazaratu zen, eta urte gutxian konputagailu pertsonalen merkatu mundiala bereganatu zuen. Sistema eragile nagusia da gaur egun ere, Windows 11 bertsioarekin (2023 urtean).

Hasiera batean, Windows MS-DOS sistema eragilearen gainean egindako interfaze grafikoa bat zen, geruza bat soilik. Aurrerago, ordea, NT familia sortu zuen, eta hortik aurrerako Windows berriak ez dira MS-DOSen oinarritu, sistema osoak dira-eta.

Windows IBMren PC ordenagailuekin bateragarriak ziren konputagailuentzat diseinatu zen (Intelen x86 arkitekturan oinarrituak). Eta, gaur arte, Windowsen ia bertsio guztiak hardware plataforma horretarako egin dira. Windowsen zabaltzeak Intelen CPUak zabaltzea ekarri zuen, baita alderantziz ere.

Windows 3.x bertsioetatik Windows 9x bertsioetara pasa zen; eta, teknologian jauzi garrantzitsua eginez, Windows NTra. Orduan, beste plataforma batzuetarako bertsioak ere egin ziren: Sparc eta PowerPC plataformetarako, esaterako.

Zerbitzari handietan eta superkonpugailuetan 2000ko hamarkadan lerro berezitu bat garatzen hasi zen, Windows Server izenarekin, baina ez da nagusitzera heldu, Unix moduko sistemak eta Linux segmentu horretako liderrak dira-eta.

2010eko hamarkadan, Windows sistema tabletatara eta telefonoetara egokitu zen, baina ez du nagusitasuna lortu Androidek eta iOSek menderatzen duten merkatu horretan. Segmentu horietan, Windowsetik berezitutako beste bi sistemarekin saiatu zen Microsoft: Windows Mobile eta Windows Phone.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search