Telefono adimendun

Samsung Galaxy Note telefono adimenduna
Samsung Galaxy Nexus telefono adimenduna

Telefono adimenduna (ingelesez: smartphone) poltsiko ordenagailu mota bat da, telefono mugikorraren eta tableten elementuak konbinatzen dituena. Datuak gordetzeko, telefono arruntek baino gaitasun handiagoa daukate. ordenagailu baten antzeko jarduerak egiten dituzte eta ohiko telefonoek baino konektagarritasun handiagoa dute.

Oro har, ukimen-pantaila eta posta elektronikorako oinarritzat erabiltzen dituzten telefonoei telefono adimendun esaten zaie. Telefono mota hori 2007tik aurrera nagusitu da. 2008 eta 2010 urte inguruan haietarako ukimen pantailak fabrikatzen hasi ziren. Telefono adimendun gehienetan, bezeroek programa gehigarriak (aplikazio izenekoak) deskarga eta instala ditzakete. Horretarako, sistema eragile nagusiek aplikazio-dendak sortu dituzte, hala nola Androiden Google Play, iOSen App Store edo Windows Phoneren Windows Phone Store.

Telefono horien ezaugarri nagusiak hauek dira: multiataza funtzioa, WiFi edota 2G, 3G, 4G nahiz 5G sareen bidezko internet konexioa, multimedia funtzioa, argazki kamera, eta mp3 nahiz bideo fitxategiak erreproduzitzeko, agenda programak, kontaktuak kudeatzea, azelerometroak, GPSa eta nabigazio programak, eta hainbat dokumentu irakurri ahal izatea (hala nola, PDF eta Microsoft Office).


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search