Informazio teknologia

1950eko hamarkadan datuak eta konputagailu programak biltegiratzeko erabilitako paperezko zinta.

Informazio teknologia (IT) ordenagailuen datuak edo informazioa gordetzeko, berreskuratzeko, bidaltzeko edo aldatzeko erabilera da, batzuetan negozioen edo beste enpresen testuinguruan. IT informazio eta komunikazio teknologiaren (IKT) azpimultzoa da. Informazio teknologiako sistema bat (IT sistema) orokorrean informazio, komunikazio edo, espezifikoki esanda, konputagailu sistema bat – hardware, software eta periferiko guztien ekipamendua daukana – izan daiteke, pertsona-talde mugatu batez bideratuta dagoena.[1]

Gizakiek Mesopotamiako sumertarrak idazketa garatu zutenetik, K.a. 3000 urtean gutxi gorabehera, datuak gorde, bidali eta aldatu dituzte. Hala ere, informazio teknologia terminoa agertu zen lehen aldia 1958an izan zen, Harvard Bussiness Review aldizkarian. Harold J. Leavitt eta Thomas L. Whisler "teknologia berriak ez dauka oraindik hitz zehatz bat esleituta. Informazio teknologia izendatu beharko genuke" adierazi zuten.[2]

  1. «Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak - Zer da?» www.euskadi.eus 2017-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  2. Leavitt, Harold J.; Whisler, Thomas L.. (1958-11-01). «Management in the 1980’s» Harvard Business Review (November 1958) ISSN 0017-8012. (Noiz kontsultatua: 2019-11-26).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search